Langile autonomoak - Nire betebeharrak

Nola ezarri Laneko Arriskuen Prebentzioa?

Beren kargura langilerik ez duten autonomoak

Halakoetan, EZ dugu laneko arriskuen prebentzioaz arduratuko den erakunde bat eduki beharrik, ez eta arriskuen ebaluazioa eta arriskuen prebentziorako plana izan beharrik ere.

Beren kargura langilerik izan ez arren, enpresa-jardueren koordinazioari buruzko araudiaren eraginpean dauden autonomoak

Halakoetan, haien jarduerek edo ekipamenduek haiekin lankidetzan aritzen diren beste enpresetako langileentzat sor ditzaketen arriskuei buruzko informazioa eman behar da. Halako kasuetan laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko moduari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hemen (gaztelaniaz).

Beren kargura langileak dituzten autonomoak

Halakoetan, BAI, laneko arriskuen prebentzioa ezarri behar dugu; beraz, langile autonomo horiek lan-merkatua erregulatzen duen araudian enpresaburuei ezartzen zaizkien betebeharrak izango dituzte. Hamar langile arteko enpresetan, enpresaburua bera arduratu daiteke prebentzioa antolatzeaz, baldin eta lantokian bere jarduera ohikotasunez egiten badu eta beharrezkoa den gaitasuna badu, enpresaren arriskuen arabera. Halako kasuetan laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko moduari buruzko informazio gehiago aurki dezakezu hemen (gaztelaniaz)